lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Euskera Eguna ospatzeko ekitaldia abenduaren 4an

2021-11-29

Mendi ibilaldia, proiektu berriak aurkeztea, umeentzako jolasak eta Motx pailazoa, bertsolariak...
Egunari hasiera emango diogu mendi ibilaldiagaz, 9:30ean. Taraskatik irten eta Demikutik Katilotxura, Ezkiaga goikoa, Tribizko errota eta Bermeora buelta.
 
Ekitaldia 12:00-14:00ak bitarte izango da, Goiko Plazan (euria badago, Kioskoan egin beharrean, Elizpean egingo da)
  • 12:00 Plazako leihotik ekimena aurkeztuko da. Iker Gonzalez Libanok eta Ainhoa Astarloa Beotegik kultur sorkuntzari plaza emateko sortu duten proiektua aurkeztuko dute.
  • 12:00. Umeentzako jolasak, MB2000k dinamizatuta.
  • 13:00. Motx pailazoa
  • 13:15. Testigantzak (gurasoak, euskara ikasleak, berbalagunak).
  • Berbalagun lehiaketaren saria ematea
  • 13:30. Iker Uriarte eta Nagore Beitia bertsolariak
facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube