IRAKURLEEN TXOKOA- KATU JENDEA
2025-10-16
Noiz, azaroaren 20an. Liburutegian, 18:30 – 20:00
Berbagai izango den liburua: ‘KATU JENDEA‘, egilea, Eider Rodriguez.
Laburpena KATU JENDEA (IGARTZA SARIA)
Ondoz ondoko lursailetan bizi diren andre-gizon bakarti bi, euren katuen harremanek elkartuak; eroritako hagin baten ondorioz eskolako lagun ahaztuarekin topo egitera beharturiko erizaina; oporrak gurean pasatzera datorren haur sahararrak etxekoen artean eragindako aztoramena; bi lagun errepidean, berriketa axolagabean; Parisen aberats izatera jolasten diren neska gazte parea.? Hemen eta gaur giroturiko zazpi istorioetan barrena, gizon-emakumeen sentimenduesan gabeko eta ahultasun ezkutuetan arakatzen du Eider Rodriguezek: desiraren zirrikituak, edertasunaren on-gaitzak, diruaren morrontzak, sexualitatearen ernetzea, ilusioen itzaltzea? Lurralde lanbro-tsuetan mugitzen dira ipuin hauek, luma bisturitzat harturik, kontaturikoa bezain inportatea dutelarik isildurikoa.
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus