lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

IRAKURLEEN TXOKOA- PARADISUA

2026-04-27

Noiz, maiatzaren 16an. Liburutegian, 12:00 – 13:30

Berbagai izango den liburua: ‘PARADISUA", egilea, Arrate Egaña..

Ohiko irakurle txokoak eta irakurle txoko feministak bat egingo dute ikasturte amaierako saio honetan.

Arrate Egaña bera egongo da saioan.

Saio irekia izango da, aforoa bete arte.

Saio ostean, bazkaria.

 

 

 

 

 

Laburpena: ‘PARADISUA"

Zoriontasun izpien bila dabiltza etengabe Arrate Egañaren kontakizunetako protagonistak, euren bizitzak duen gristasunetik aterako dituen esku salbatzailearen zain, mirari hori une bateko irudipena besterik ez izan arren.

Familiaren abaroan gelditu edo etxetik joan barne tenkan dabiltzan gazteak, bikotean bilatzen zutena aurkitu ezinaz kexatzen diren gizon-emakumeak… Kontatzen diren historia bezainbat, pertsonaien erretratuak, euren arteko harremanak… deskubritu beharko ditu irakurleak bost istorioz osatutako liburu honetan.

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube