lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

XALBADORRENETIK XALBADORRENERA. KANTAMINTZA

2025-10-16

XALBADORRENETIK XALBADORRENERA.

KANTAMINTZA

Kantuz eta berbaz euskal kantagintzaren historiaz gozatzeko saioa.

"Herria da gorputza hizkuntza bihotza"

Tokia: Arrantzaleen Museoan.

2025eko urriaren 30ean.

Ordua: 19:00etan

 

 

Euskal kantagintzaren bidez, euskaraz gozatzeko saioa. Modu jolasgarrian, errepaso ederra emango diogu gure historiari, gure kulturari. Kantaz kanta, kontuz kontu, modu ludiko eta entretenigarrian, gure altxor ederretik batera edan eta asetzeko saioa izango da.

Euskararekin ondo pasa nahi duen guztiari dago zuzendua: heldu zein gazte, kantua hari eroalea izanik, ondo pasatu eta hegan egin nahi duen guztiari zuzendutako saioa. Izan ere, gai, garai eta testuinguru ezberdinetara bidaiatuko dugu historian zehar.

Kantagintzatik abiatutako bidai eder bat proposatzen da, euskal kantak oinarri, bere baitan, bertsogintzaren historia bera ere errepasatzen duena. Bada, kantua, bertsoa, olerkia…. ahozkotasuna musikaz blai. Kantagintzaren parte ezinbestekoa den bertsogintza ere landuko da modu arinean.

Hasi gaitezen azaroaren 15ean Bermeon izango dugun Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerdikorako girotze ariketak egiten, motorrak berotzen….

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube