XALBADORRENETIK XALBADORRENERA. KANTAMINTZA
2025-10-23
Xalbadorrenetik Xalbadorrenera Kantamintza
Noiz: urriaren 30ean (eguena), 19:00etan
Non: Arrantzaleen museoan
Euskal kantagintzaren bidez, euskaraz gozatzeko saioa. Modu jolasgarrian, errepaso ederra emango diogu gure historiari, gure kulturari. Kantaz kanta, kontuz kontu, modu ludiko eta entretenigarrian, gure altxor ederretik batera edan eta asetzeko saioa izango da.
Euskararekin ondo pasa nahi duen guztiari dago zuzendua: heldu zein gazte, kantua hari eroalea izanik, ondo pasatu eta hegan egin nahi duen guztiari zuzendutako saioa. Izan ere, gai, garai eta testuinguru ezberdinetara bidaiatuko dugu historian zehar.
Kantagintzatik abiatutako bidai eder bat proposatzen da, euskal kantak oinarri, bere baitan, bertsogintzaren historia bera ere errepasatzen duena. Bada, kantua, bertsoa, olerkia... ahozkotasuna musikaz blai. Kantagintzaren parte ezinbestekoa den bertsogintza ere landuko da modu arinean.
Hasi gaitezen azaroaren 15ean Bermeon izango dugun Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerdikorako girotze ariketak egiten, motorrak berotzen…