lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

ARESTIAN EGUN...

2026-11-18

Arestian egun...

Poemak, bertsoak eta musika

Ikuskizun sakona, entretenigarria eta berritzailea

 

Noiz, abenduaren 4an. Nestor Basterretxea aretoan, 20:00etan

 

 

 

 

 

Andoni Salamero olerkariak, Andoni Egaña bertsolariak eta Aitor Furundarena musikariak hartzen dute parte ikuskizunean.

Gabriel Arestiren inguruan sortutako ikuskizun literarioa eta musikala da. Arestiren ideologia, pentsaera eta bere garaiko errealitatea gaur egungo jendartearekin alderatzeko aukera ematen du. Modu arinean eta originalean, poemez, bertsoz eta musikaz gozatzeko ikuskizuna da.

Hainbat ideia lantzen dira: euskarak erabilera esparru berriak irabaztearen garrantzia, euskarari prestigioa emateko ahalegina, hizkuntzaren erabilera sozialaren garrantzia, egungo erronkak, hizkuntza komunitatea indartzeko beharra…

Euskararen aldeko aldarrikapena izateaz gain, ikuskizun entretenigarria, sakona eta berritzailea da.

Antolatzailea: Bermeoko Udala

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube