BERBALAGUN NEGUKO LEHIAKETA MARTXAN!!
2021-02-05
Neguan gaude bete-betean eta gure lehiaketa erraza abiatu dugu otsailaren 8tik 19ra. Aurten inoizkorik era gehien dauzkazue lehiaketan parte hartzeko:
Bermeon, zer? Etxera heldu den agendaren azken orria bete eta argazkia egin.

Deskargatu: klikatu hemen, bete eta deskargatu orri betegarria edo gorde erantzun eta gero.
Orria hartu Kultur Etxean, Euskal Gunean, Bermeoko Hizkuntza Eskolan, AEKn, Gotzon Garitaonaindian edo udaleko Euskera Sailean eta bete.
Bete eta gero, ez ahaztu guri bidaltzea! Zelan?
Orria entregatu hartu duzun leku berean, guk jasotzeko.
Orriaren argazkia edo orri betegarria guri bidali whatsappera: 607 609 580 edo posta elektronikora: bermeoberba@gmail.com
Jasotako erantzun guztien artean Errigorako otzara zozkatuko dugu eta sare sozialetan jakinaraziko dugu nor izan den, baita erantzun zuzenak ere. Parte hartu, praktikatu eta bizi!