lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

BERMEO ARRARIK ARRA LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

2020-05-07

Bermeo Arrarik arra jolasaren bidez eta Etxealditik Euskaraldiaren testuinguruan, Bermeon ere hizkuntza ohiturak aldatzeko eta urte amaieran egingo dugun ariketa masiborako entrenamenduarekin hasi gara, Aste batez eta egunero, herritarrek Bermeoko euskarari, historiari, kulturari… buruzko 5 galdera erantzun dituzte.

Lehiaketak arrakasta handia izan du, 1.500 erantzun baino gehiago jaso ditugu proposatutako jolasean.

Puntuazio altuena lortu duten herritarren artean berdinketa egon denez, zozketa egin da Bermeo Arrarik arra lehiaketako 3 irabazleak aukeratzeko:

Izaskun Lekanda: 150€ko erosketa-txartela

Aritz Arrizabalaga: 100€ko erosketa-txartela

Irene Astui: 50€ko erosketa-txartela (Berton Elkarteko saria)

Erosketa-txartelak Berton Elkarteko dendetan erabili ahal izango dira.

Zorionak irabazleei!

Bermeoko Euskaraldiaren batzordetik eskerrak eman nahi dizkizuegu ekimen polit honetan parte hartu duzuen guztioi. Bide batez, Arrain Azoka birtualean, Euskaraldiarekin lotuta antolatuko ditugun bestelako ekimenetan ere parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

Euskaraldiko batzordea

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube