lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bermeoko Udalak 300 eurora arteko diru-laguntzak emango ditu merkataritza establezimenduetan errotuluak euskaraz jartzeko

2023-08-07

  • Laguntza eskatzeko azkeneko eguna abenduaren 15a izango da

Bermeoko Udalak herriko merkataritza establezimenduetan errotuluak euskaraz ipintzeko diru-laguntza argitaratu du. Izan ere, laguntza honen helburuak dira merkataritza eta enpresa arloan euskararen erabilera sustatzea eta establezimenduetako identifikazio-ikurrak euskaraz jar daitezen laguntzea, udalerriko hizkuntza paisaia euskaratuago egon dadin.

Horretarako, 300 eurora arteko diru-laguntzak emango ditu udalak errotulu bakoitzeko. Hori bai, eskatzaileak, errotulua jarri aurretik, honen zirriborroa aurkeztu beharko du, aurreikusitako testuarekin. Ondoren, jatorrizko faktura aurkezteaz gain, ipinitako errotuluaren argazkia ere aurkeztu beharko du. Laguntza eskatzeko azkeneko eguna abenduaren 15a izango da

-Deialdia

*Euskaraz

*Gazteleraz

-Eskaera orria

*Euskeraz

*Elebiz

Dirulaguntzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

- Telefonoa: 94 617 9122

- Helbide elektronikoa: euskera@bermeo.eus  

- https://www.bermeo-euskaraz.eus/diru-laguntzak

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube