lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bermeoko Udalak hizkuntza lankidetzarako emandako diru laguntzari esker ona

2021-02-12

Sasoi zailean ere, Bermeoko udalak hizkuntza-lankidetzaren aldeko hautua berretsi du eta Guatemala aldetik esker ona helarazi zaigu.

 

Bost urteko ibilbide oparoa bete du dagoeneko Bermeok hizkuntza-lankidetzaren alorrean, izan ere, udala 2016tik ari da, hizkuntza-lankidetzaren bidetik, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze proiektuak babesten.

2016ko diru-laguntzari esker “ArNasa txikitxuak” dokumentala ekoitzi zen. 2017an, berriz,  Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari buruzko ikastaldi trinkoaren edizioa babestu zuen. 2018koa, maputxeen hizkuntza den mapuzuguna biziberritzeko garatzen ari diren barnetegi-dinamika sendotzera bideratu zen.

 

2019ko eta 2020 ekarpena, aldiz, Guatemalako kaqchikel komunitatean hezkuntza alorreko biziberritze esperientzia batera bideratu da. Bi urte segidan kaqchikelezko murgiltze-ereduaren ezarpena lagunduta, une honetan Bermeo da Chimaltenango aldean hizkuntza-lankidetzako erreferente behinena.

 

Kaqchikelak 475.000 hiztun inguru ditu Guatemalan. Hizkuntza maien familiakoa da kaqchikela eta familia horrek guztira 22 hizkuntza barnebiltzen ditu Mexikon, Guatemalan eta Belizen.

 

Hezkuntzaren alorrean egin du Bermeoko udalak bere ekarpena kaqchikel hizkuntzaren biziberritzean. Ruk’u’x Qätinamit eskola sarera bideratu da laguntza, bertan, proiektua eta kaqchikel kosmobisiotik, lehen hezkuntzan lan egiteko eskola materialak sor daitezen.

 

Bermeoko udalak emaniko diru laguntza Guatemalako Ruku`x eskola sarea indartzeko erabili da. Bertan lan handia egiten ari dira gaztelaniaz dagoen materiala kaqchiquelera itzuli eta pixkanaka pixkanaka murgiltze eredurantz sareko eskola guztiak eramateko.

 

Bistan da, horrenbestez, Bermeoko Udalak hizkuntza lankidetzaren bidez ekarpen esanguratsua egin diela munduko hainbat hizkuntza komunitateren biziberritze prozesuei. Eta, aldi berean, munduko emergentzia linguistikoaren aurrean aipagarria dira Bermeon antolatu izan ditugun sentsibilizazio eta kontzientziazio saioak.

Bideoa_Esker_Ona.avi

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube