lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Egizu klik AISA online ikastaroan!

2020-04-15

Martxan duzu www.ikasten.ikasbil.net atarian AISA online ikastaroa doan. Erabiltzaile kontua ireki besterik ez duzu egin behar eta tutorerik gabe oso oinarrizko euskara internet bidez ikasteko aukera izango duzu. 

Etorkinak euskarara hurbiltzeko harrera-ikastaroa da AISA, tutorerik gabe oso oinarrizko euskara internet bidez ikasteko aukera ematen duena. Online funtzionatzen du eta doanekoa da. Eta instrukzioak eta azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz daude.


Ikastaro honek 20 ikastunitate dauzka eta 60-80 ordu aurreikusi behar dira guztiak burutzeko. Ikastunitateko 5 ataza daude eta bakoitzak bosna ariketa ditu. Ikastunitate bakoitzeko azken atazak helburu ebaluatzailea du, ikastunitatean ikusitako hiztegi eta gramatika edukiak aztertzeko.

Ikastaroak protagonista batzuk ditu. Irakaslea Aitziber da eta etorkinak diren ikasleak ditu euskaltegian: Vasile, Errumaniakoa; Elena, Kolonbiakoa; Najat eta Yasmine Marokokoak; eta Guillaum, Frantziakoa. Berak emango dizkizu argibideak eta azalduko dizkizu ikastunitate bakoitzeko helburuak.

Ariketa tipologia oso zabala aurkituko duzu AISAn: hutsuneak bete, bikoteak osatu, arrastatu, aukera anitzeko galderak, irudia eta testua lotu, e. a. Eta baliabide osagarriak ere eskaintzen dira:
•Hiztegia: Ikastunitateko hiztegia eta AISA hiztegirako sarbidea.
•Gramatika-atala: Ikastunitate bakoitzean landutako edukiei buruzko azalpenak.
•Kultura: Gai eta ekintza horiei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, informazio osagarria dago eskura.
 

Gogoan izan! www.ikasten.ikasbil.net atarian aurkituko duzu AISA online ikastaroa doan. Erabiltzaile kontua ireki besterik ez duzu egin behar eta tutorerik gabe oso oinarrizko euskara internet bidez ikasteko aukera izango duzu.

 


Segidan duzun fitxategian informazio zehatzagoa aurkituko duzu.
   

Aisa online ikastaroa informazioa

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube