lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

IRAKURLEEN TXOKOA- DESIO IZENEKO TRANBIA

2026-03-04

Noiz, martxoaren 18an. Liburutegian, 18:15 – 19:450

Berbagai izango den liburua: ‘DESIO IZENEKO TRANBIA‘, egilea, Tennessee Williams, itzulpena Xabier Paya..

Laburpena: ‘DESIO IZENEKO TRANBIA"

Aurrerantzean ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzen ahalegindu ginen. Moon Lake kasinora abiatu ginen hirurak autoan, mozkor-mozkor eginda eta barreka bide osoan zehar. Polka musika entzuten da, tonu minorrean, ahul, urruntasunean. Polka dantzatu genuen! Bat-batean, dantzaren erdian, senartzat hartu nuen mutikoak nire eskuak askatu eta korrika alde egin zuen kasinotik. Handik gutxira… tiro bat! Polka kolpean eten da. BLANCHE sorgortuta jaiki da. Ondoren, polka tonu maiorrera igaro da. Kanpora irten nintzen korrika, denak irten ginen lakuaren ertzean ageri zena ikustera! Jende ugari zegoen eta ezinezkoa zen hurbiltzea. Ondoren, norbaitek besotik heldu zidan. ''Ez zaitez hurbildu! Ez joan! Hobe da ez ikustea!''. Ikusi? Zer ikusi?

 

 

 

 

 

 

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube