lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

LAKOSTE: Euskaraldiko lehenengo egunerako plan aproposa.

2022-11-10

Euskaraldiko lehenengo egunerako plan aproposa


Sarrerak dagoeneko salgai Gizarte eta Kultura Etxean, eta https://www.giglon.com/eu/todos?idEvent=lakoste loturan. Egunean bertan, lehenago denak saldu ez badira, ordu erdi lehenago Nestor Basterretxean ere salgai egongo dira.

Baina zer da Lakoste? ?

Dxusturi teatroaren aurreko aurkikuntzetako bat izan zen Karramarroa pertsonaia. Karramarroa 50 urteko emakume bat da, bitxia, mihiluzea, zorrotza eta zirtolaria.

 Hemen aurkezten dugun Lakoste antzezlanean jarraipena eman nahi izan diogu jokalaria eta pertsonaiaren artean kokatzen den izaki berezi honi.

 Oraingo honetan Karramarroak ikuslegoa begietara begiratuko du zuzenean harekin hainbat gai partekatzeko: estralurtarrak, artistak, familia estandarra, krokodiloak, menopausia...

 Humore absurdoak zein beltzak, kritika sozialak eta ironiak zipriztintzen duten proposamen hau egituratu dugu ikuslegoarengan barrea eta hausnarketa aldi berean sortarazteko asmoz...

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube