lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

UDALAK ETA BERMEOKO 4 BANKETXEK ETA 2 AHOLKULARITZEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEA SUSTATZEKO KONPROMISOA AGERTU DUTE

2019-05-10

Bermeoko Udalak eta herriko lau banketxek eta bi aholkularitzek elkarlanean errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko konpromisoa agertu dute gaur Bermeoko kultur etxean. Elkarlan horren bidez, entitate horiek errenta aitorpena euskaraz egiteko erraztasunak emango dizkiete bezeroei, eta Udalak sentsibilizazio lana egingo du.

Bermeoko Udalak eta herriko lau banketxek eta bi aholkularitzek elkarlanean errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko konpromisoa agertu dute gaur Bermeoko kultur etxean. Elkarlan horren bidez, entitate horiek errenta aitorpena euskaraz egiteko erraztasunak emango dizkiete bezeroei, eta Udalak sentsibilizazio lana egingo du.

Juan Karlos Agirrek adierazi duenez, herritar gehienen aitorpenak finantza erakundeen eta aholkularitzaren bitartez egiten dira, Bizkaiko Foru Aldundiak etxera eginda bidaltzen dituenen eta internet bidez egindakoen atzetik. “Beraz, herritarrengandik hurbilen daudenez gero, bulego horiek ditugu bitartekari naturalak errentaren kanpainarako”, adierazi du.

Horregatik, Bermeoko Euskera zinegotziak banketxe eta aholkularitzei errenta euskaraz egiteko kanpainan parte hartzea eskertu die, euren jokaera aktiboaren bitartez euskararen presentzia hedatzen laguntzen dutelako.

Finantza entitate eta aholkularitzako ordezkariek hitza hartu dute eta kanpaina honetan aurten ere parte hartzearen garrantzia azpimarratu dute. Haien esanetan, “gure bezeroei errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera ematen diogunean, euskarekiko dugun konpromisoa agertzeaz gain, zerbitzu hobea eskaintzen diogu bezeroari, eta horrek, betiere, balio erantsia ematen dio gure entitateei”.  

“Lehen berba euskaraz egiten dugu, elkarrizketa, ahal den guztietan euskaraz izaten da eta, azkenik, dokumentua euskaraz ateratzeko aukera eskaintzen diogu herritarrari eta horrek arlo honetan euskara normaltasunez erabiltzeko joera indartzen du”, azaldu dute.

Horrela, Udalak zein finantza entitateak eta aholkularitza “herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu dituzte, “guk, gure aldetik, erraztasun guztiak emango dizkiegu hori horrela egiteko”.

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube