lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

ZINEA EUSKARAZ

2020-01-15

Asteburuan, urtarrilaren 18 eta 19an, euskarazko "Turuleka Oiloa" pelikula ikusteko aukera egongo da Nestor Basterretxea aretoan. Ordutegiak:

Zapatua: 17:00

Domeka: 17:00

 

 

Turuleka oilo berezia da zinez. Itxuraxelebrea duelako eta arrautzak errun ezin dituelako, beste oiloek txantxa eta iseka egiten diote... harik eta halako batean Ixabelek, musika andereño erretiratu batek, berekin bizitzera eramaten duenbere baserrira. Han, adiskidetasun giroan  eta zoriontsu, oiloak bere dohain ezkutua aurkituko du: “Turulekak badaki hitz egiten! Eta gainera, beste edozein oilok baino askoz hobeto abesten du!”.

Musikarako dohain apart horri esker, gure laguntxoa Daedalus zirku zoragarriko izar bihurtzera iritsiko da. Hala ere, bidaia ez da erraza izango, Damian Maltzur gaizto zitalak zirkuaz jabetu nahi baitu, eta bide batez, Turuleka menpean hartu.

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube