Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Hirigunea / Portale / Taraska (iturria)  

Taraska   (iturria)

Kokapena: Hiria; V. mapa (C-2)

Oharrak: Portalen, San Frantzisko komentuaren aurrealdean. Lehenago, iturri hau errepidearen beste aldean egon zen, San Frantzisko kalearen ondoan dagoen zabalgunean.

1867an eginiko iturri honen harraska Ereñoko marmol gorriz egina da eta gaineko marmol zurizko pilarea, Markos Ordoizgoiti eskultore gasteiztarraren lana da. Azken hau, landare irudiz, girlandez eta lazoz apainduta dago. Eta honen gainean, garaipena irudikatzen duen burdinaz eginiko andrazko baten estatua dago, herriak Taraska esaten diona.

1919an, proiektu bat izan zen irudia Lamerara eramateko [590].

F. Sesmerok, leku-izen honen XVI. mendeko erreferentzia bat agertzen du: «Tarasca: paraje, fuente, junto al convento de San Francisco. 1598» [591]. Kontua da, izenak nahiko berria ematen duela. Azken aldian, batez ere gazteeen artean, Portaleko plazari ere «taraskako plasie» esaten zaio, eta erabilera horretan banaketa generazionala ikus daiteke. Ondorioz, aipatutako erreferentzia errakuntza dela ematen du.

Ahozkoa:
«Taráska»025, 152, 155, 157
«Taràskako plasié»156
«Taràska portalekó»157

Idatzizkoa:
1900TarascaBUA   1247/8. Aguas. Abrevadero
1919TarascaBUA   36/4. Paseo del parque

__________

[590]   BUA. 36/4. Paseo del parque

[591]   Sesmero, Francisco (1971).

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du