auzoka / Hirigunea / Portale / San Frantzisko (komentua)
San Frantzisko (komentua)
(Asisko San Frantzisko)
Kokapena: Hiria; V. mapa (D-1)
Ohar ling.: Grafiari dagokionez, ozen osteko afrikariaren alde egin da fitxa buruan jartzeko, bietarikoak jaso arren, beste toponimo batzuetan gertatzen den moduan: Ersilla edo Ertzilla, Kalsada edo Kaltzada... (Ik. toponimook Hirigunean)
Oharrak: Bermeoko harresitik kanpo eraikia, Bizkaiko gizonezkoen komentu zaharrena da. 1357ko urtarrilaren 30ean Bizkaiko jaun-andereak ziren don Tellok eta Juana Nuñez Larakoak fundatu zuten:
«por mui gran voluntad que debemos de facer, servicio de Dios, e deseando salvamento de nuestras almas e queriendo facer enmienda de nuestros pecados, acordamos de facer un monasterio de fraires en el nuestro Señorio de Vizcaya, por quanto en todo el nuestro Señorio non havia Monesterio ninguno de orden de religiosos (...) por ende nos con acuerdo y con voluntad de los nuestros vasallos de Vizcaya e de la nuestra villa de Bermeo facemos é mandamos facer el dicho monesterio de la dha orden de faires menores de sant francisco en la dha ntra. villa de Bermeo, en vn logar que llaman Erreten que es entre la puerta de la dha villa que dicen la puerta de los ferreros por do salen al arrabal do se labran las nabes, é entre el rio que es cerca de las ferrerias, é la puente en guisa que de la vna parte esta la calle de las ferrerias que tiene de la dha puerta fasta la puente, é de la otra parte el camino por do ban a burgos, é de la otra parte la cerca de la villa, é de la otra el rio» [578]
Komentua, Erreten izeneko parajean eraiki zezaten agintzen du agiriak: iparretik, harresia geratzen zaio; hegoaldetik, Artzara jotzen duen erreka; ekialdetik, Sanfrantziskoportaletik, edo puerta de los ferreros deitzen duenetik, aipatutako errekaren gaineko zubira doan kalea, calle de las ferrerias deitzen du agiriak; eta mendebaletik, Burgoserako bidea, hau da, Adoberiatik Almikarantz egiten zuena.
Ez dakigu zelakoa izan ote zen jatorrizko komentua. Gaurkoa, XV. eta XVI. mendeetan eraikitako elizak, klaustroak eta beste zenbait dependentzik osatzen dute [579]. Komentuaren eraikuntzan garrantzizkoak izan ziren beren ondasunekin lagundu zuten patronoen ekarpenak: XV. mendeko Juan Saez Gerrikaizkoa eta Juan Martinez Zaldibarkoa dira lehenen ezagutzen direnak. 1497an Alejandro VI.a, Aita Santuak, komentuaren eraikuntzan laguntzeko limosnak hartzeko baimena eman zuen eta XVI. mendean, Muxika-Butron familiaren protagonismoa nabari da komentuaren patronazgoan [580].
Komentuaren ezarkuntzak hasiera-hasieratik izan zuen herriko apaizgoaren aurkakotasuna, eliza eskumenaren eremuan, areriotzat jo baitzuen frantziskotarren komunitatea. 1424an bi aldeak konkordia batera heldu ziren eta 23 artikulutan konpondu zituzten beren arteko aldeak [581]:
«Sin embargo de la concordia celebrada en el año de 1424 entre el cavildo ecclesiastico y sus dos yglesias Parrochiales de Santa Maria de la atalaya y Santa Eufemia de la villa de Bermeo y los religiosos obserbantes del Orden de San Francisco del conbento de la misma villa» [582]
XIX. mendea, zoritxarrekoa izan zen komentuarentzat eta bertako komunitatearentzat. Liberalismoaren etorrerarekin frantziskotarrek zenbait desajabetze prozesu jasan baitzuten.
1809an, komentuen deuseztapena agindu zelarik, San Frantziskokoa ere itxiarazi egin zen. Hala ere, udalak eskatuta zabaldu egin zen klero sekularraren erabilpenerako eta komentua parrokia bihurtu zen [583]. 1812an, ingeles eskuadra batek herria bonbardatu eta kalte handiak eragin zituen komentuan. 1815ean, Fernando VII.aren itzulerarekin, frantziskotarrei itzuli egin zitzaien komentua [584]. Baina Hirurteko Liberalaren garaian (1820-23), berriro izan ziren kanporatuak. Ondoren, komentua komunitateari itzulita zegoela, 1836ko desamortizazio aginduarekin, komentua besterenganatzeko prozesuari eman zitzaion hasiera. Aukera ona zen udalarentzat komentua bereganatzeko eta bertan ezartzeko zenbait interes publikoko dependentzia. 1842an jabetza publikora pasatu zen komentua eta hurrengo urteetan lehen hezkuntzako eta nautika eskolatzat erabili ziren bere egoitzak; epaitegia eta kartzela ere bertan jarri ziren [585]. 1859an frantziskotarren eskuetara itzuli zen komentua, baina 1868an, Seiurteko Iraultzailearen garaian berriz izan ziren kanporatuak. Borbondarren berrezarkuntzarekin, 1882an, eliza, berriro komunitatearen jabetzara pasatu zen eta 1885ean sabaiko gangaren erdia jausi zela eta, itxi egin behar izan zen eliza. 1897tik aurrera, eliza berreraikita, normaltasunez jarraitu zuen komunitatearen eskutik [586]. Udalaren eskumenean jarraitzen zuen klaustroa, 1929an, merkatu gisa erabiltzea erabaki zen [587] eta 1930ean bere patioa estali egin zen [588].
1996an, San Frantzisko komentuaren dependentziei irteera egokia eman nahian, udalaren eta komunitatearen arteko akordioa gauzatu zen. Ortua, parke publiko bihurtu zen eta merkatua lekuz aldaturik, klaustro gotikoa berreskuratu egin zen.
San Frantzisko komentuko klaustroa, 19 metroko aldeko lauki itxurazko patioak eta bere inguruan arku apuntatuz apaindutako galeriak eratzen dute. Klaustroa, eliza baino zaharragoa da, dirudienez, XV. mendearen bigarren zatikoa; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan zutik mantentzen direnetatik zaharrena [589].
Elizako nabe bakarrak 42 oineko luzera du eta alde bakoitzean lau kapera ditu. Aldarealdeak zirkuluerdiko forma dauka, bertara heltzeko harmaila zabala duela.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1357 | San Francisco, convento de | BIBL ItJR-II 28 |
1357 | San Francisco, monasterio de la orden de | BIBL ItJR-II 210 |
1357 | San Francisco, convento de | BIBL ItJR-I 171 |
1424 | San Francisco, conbento de | BEHA A-741/48-2 |
1527 | San Francisco extramuros, convento de | VEKA Pl.. Zar.-Balb. Olv.C756/7 1, 3b |
1530 | Sanct Francisco, convento de | BEHA A-68/26-4 7 |
1607 | San Francisco, convento de | BUA 972/1. Escrituras censales 8b |
1633 | San Francisco, conbento e iglesia de | BFA. K. 738/18 |
1669 | San Francisco extramuros, convento de | BFA. N. UrA 480 |
1682 | San Francisco extramuros, convento de | MAHN C.C. 4228 18b |
1737 | San Francisco, convento de | BUA 1560. Libro de cuentas 287 |
1740 | Sanfrancisco, combento de | BFA. K. 377/8 10b |
1772 | San Francisco, convento de | BUA 250/11. Cuentas 36 |
1780 | San Fran.co, convento de | MAHN C.C.10395 3 |
1788 | San Francisco, comvento de | MAHN C.C.5227/18 65b |
1825 | San Francisco, convento de | BEHA A-758/1-52-2 |
1844 | San Francisco, convento de | BIBL YrJA 61 |
__________
[578] Iturriza Zabala, Juan Ramon (1793), II; 210.
[579] Elkar lanean (1985): Monumentos nacionales de Euskadi. Vizcaya; 47-48
[580] Uribe, Angel (2000); 24-25
[581] Uribe, Angel (2000); 22-23
[582] BEHA. A-741/48-02.
[583] Uribe, Angel (2000); 34-35
[584] Uribe, Angel (2000); 36
[585] Uribe, Angel (2000); 65
[586] Uribe, Angel (2000); 163
[587] Uribe, Angel (2000); 168
[588] Elkar lanean (1985): Monumentos nacionales de Euskadi. Vizcaya. 50
[589] Elkar lanean (1985): Monumentos nacionales de Euskadi. Vizcaya. 51