auzoka / Hirigunea / Tala / Sancti Espiritus (ospitalea)
Sancti Espiritus (ospitalea)
Kokapena: Zehaztu gabe.
Oharrak: Lehen berria XIV. mendekoa da, 1345ean, Arego kaperauak Juan Nuñez Larakoagandik Sancti Espiritus ospitaleko oratorioan meza emateko baimena hartu zuenekoa.
«Hay un hospital de fundación muy antigua titulado de Sancti Espiritu, que según consta de un privilegio de don Juan Nuñez de Lara, dado en Burgos a 16 de mayo del año de 1345 ganó licencia para poder celebrar misa en su oratorio (que al presente no existe) el Capellán Arigo» [686].
«Se ignora la fundación de San Lázaro, como así mismo la del primitivo del Espiritu Santo, que debió ser muy antigua, pues que consta de un privilegio dado en Burgos por Don Juan Nuñez de Lara a dieciseis de Mayo de mil trescientos cuarenta y cinco (...)» [687].
Iradik dioenez, ez da ezagutzen ospitale zahar honen kokapena.
XVI. mendera arte egin behar da, berriro Sancti Espiritus ospitalearen aipamena izateko: 1553ko apirilaren 7an, Erromako Espiritu Santuaren Ospitaleko ordezkariek lizentzia ematen diote Pedro Zaratekoari, Bermeon, haren izeneko filiala fundatzeko eta eraikitzeko, egoki den tokian, aldarez, hilerriz, kanpandegiz eta beharrezko diren beste egoitzez horniturik [688].
Fundazio berrikoa izateagatik, ez da pentsatu behar ospitaleak derrigorrez eraikuntza berrikoa izan behar zuenik; fundazioko agiriak berak honela esaten du bi aldiz:
«igualmente te autorizamos para que despues de edificado ó construido que fuere el hospital o ecsista el presente permanezca perpetuamente miembro de nuestro hospital del Espiritu Santo de Roma (...)»
«Del mismo modo concedemos, comunicamos y participamos que para siempre perpetuamente al mismo hospital despues que sea edificado y construido o al que ecsiste todos y cada uno de los privilegios, indultos, indulgencias (...)» [689]
Beraz, agian, XIV. mendekoa oraindik zutik zegokeen eta toki berean fundatuko zen XVI. mendeko berria.
Mendeak aurrera eginez, 1820ko Juan Bautista Belaunzaranen planoan, Eskolakalea eta Landatxu artean ageri da herriko ospitalea. Izan ere, Eskolakalearen izen zaharra, Hospital izan zen, eta Landatxu kalearena, Hospitaloste.
Dirudienez, XIX. mendean, bi ospitale zeuden Bermeon, Sancti Espiritus eta Kurtzioko ermitari lotutako San Lazaro. Hala azaltzen dute Iradik eta 1802ko Diccionario Histórico-Geográfico del Pais Vasco-k [690]. Iradiren esanetan, Sancti Espiritusekoari bildu zitzaizkion bestearen ondasunak [691]. Horrela, 1826ko agiri batean, mahasti eta sail bat deskribatzean, Santa Mariñako etxea, aurretik San Lazaro ospitalearen ondasuna zena, Sancti Espiritusen ondasuntzat hartzen da [692].
1884an, eraikuntza berria egiteko proiektua egin zen, lehengoaren tokitik hurbil, Landatxun [693]. Ospitale berria, Severino Atxukarrok egina, 1887an inauguratu zen [694].
Hurrengo urtean, Bizkaiko Aldundiaren ekimenez, Bizkaia mailako ospitale psikiatriko berria prestatzeko asmoa zabaldu zenean, Bermeo aukeratu zen egoitzatzat. Sancti Espiritusekoari iparraldetik atxikita eta honen estiloan eraiki zen. 1900. urtean amaitu ziren lanak [695].
Azkenik, 1972an, Zaharren Egoitza berria eraiki zen Jardiña izeneko etxea egon zen lekuan, Sanjuanportale aurrean. Egoitza honek, Sancti Espiritus izena berreskuratu du [696].
Idatzizkoa:
1595 | Sant Espiritus, ospital de | BEHA A-62/44-2 249 |
1618 | Santi Espiritus, ospital de | BUA 1161/6. Cancel. de censos 95-95b |
1621 | Santispiritus, ospital de | BFA. Bust 241/8 1b |
1632 | Sancti espiritus, ospital de | BFA. K. 893/8 32b |
1676 | Santis piritus, Santi espiritus, hospital de | VEKA Pl. Zar.-Walls.Olv C3587/9 2, 3a |
1737 | Sancti Espiritus, ospital de | BEHA A-741/48-2 |
1793 | Sancti Espiritu, hospital titulado de | BIBL ItJR-II 31 |
1826 | Santti espirittu, hospital de | MAHN C.C.4331/130 10 |
1857 | Sancti-Espiritu, hospital de | MAP MunV/ItJR-II 24-25 |
1928 | de Sancti-Spiritus, hospicio de | BIBL ZbA1 67 |
1973 | Sancti-Spiritus, residencia de ancianos | BBPlBer |
__________
[686] Iturriza Zabala, Juan Ramon (1793), II; 31
[687] Yradi, Juan Angel de (1844); 95-96
[688] Erkoreka, Anton (1982); 379-381
[689] Erkoreka, Anton (1982); 380-381
[690] Real Academia de la Historia (Espainiakoa) (1802).
[691] Yradi, Juan Angel de (1844); 96
[692] MAHN. C.C.4331/130; 10
[693] Erkoreka, Anton (1982); 385.
[694] Iturriza Zabala, Juan Ramon; Azcarraga Régil, Manuel (1793-1885); 707.
[695] Erkoreka, Anton (1982); 387.
[696] Erkoreka, Anton (1982); 387.