Hirigunea
Alde Zaharra
Portua, Lamera eta Gaztelu
Morondo
Artalde
Dolareaga eta Esparru
Adoberia eta Ondarre
Portale
Almikabidea eta Erregiņazubi
Erribera
Zarragoiti
Kurtzio eta Santa Mariņa
Txibitxiaga
Tala
Sanjuanbidea
Ibarreta eta San Martin
Bilbobidea
Dibio
Aranondo
Artikabidea
Portuburu
Zehaztu gabeak
Arane
Agirre
San Migel
San Andres
Almika
Artika
Demiku
Arranotegi
Maņu
San Pelaio Gibelortzagakoa
Kostaldea
Izaro
Gainak
Sare hidrografikoa
Bakio aldea
|
auzoka / Artika / Tranpa (baserria, errota izandakoa)
Tranpa (baserria, errota izandakoa)
Kokapena: Artika; VII. mapa (C-4)
Ohar ling.: Baserriaren izenak, XIX. mendetik aurrera, bokal paragogikodun genitibo marka darama baserri berrien izenetan eta baserrien izen berrietan gertatzen den moduan. Horrek ekarri du, asimilazioz, bokal irekia erdiko bilakatzea:
Tranpa + -ene > Tranpane > Tranpene
Aldaera horiek, leku-izen berriak sortzeko balio izan dute: Tranpanondo, Tranpaneburu, Tranpanaurre. Inoiz Tranpatxu txikigarria ere aitatzen da.
Oharrak: Errota honi buruzko berri ziur goiztiarrenak, XVIII. mendearen erdialdekoak dira; 1745-46ko fogerakoak. Hala ere, baliteke errota hau zaharragoa izatea. Artika auzoan, gaur bezala, hainbat errota izan zen Antzinako Erregimenaren garaian; errotak ez ezik, burdinolak ere ugari izan ziren hemen. Eta errota eta burdinola hauek, sarritan, ez dira izendatzen dokumentazioan, baserriekin gertatzen den bezala, beren izenez (Kafranka, Atsoarene, Ugarte, etab.), beren jabeen izenez baizik (molino de Anton Hernandis, molino de Mª Juana de Aroztegui, molino de Pedro de Aspergorta y Gabriel de Munitiz...); eta honek oztopatu egiten du askotan errotak identifikatzea.
Hemen jasotzen diren aipuak 'Tranpa' izenez adierazten direnak dira. Hala ere, izan daiteke, aurreko mendeetan, errota hau eraikia egonik, beste izen baten azpian ezkutatuta egotea. Oso argigarria da, zentzu honetan, BEHAko dokumentazioa, zehazki, Elizaren hamarrekoak eta nobaliak jasotzeko zerrendak [1157]; 1791tik 1850era hutsik egin gabe aipatzen dira Artikako errotak, beren izen aldaketak nabari geratzen direlarik bertan. Dokumentazio honi esker identifikatu ahal izan da XVIII. mendean Aspergortaren errota legez azaltzen zena Tranpa errotari dagokiola.
XVIII. mendean, jabetza banatuko errota izan zen: Pedro Aspegortakoa eta Gabriel Munitizkoa agertzen dira bere jabe 1745-46ko fogeran; mende amaieran, Azpigortakoaren eta Abaroakoaren jabetzan azaltzen da. XIX. mendean, Anparan familiakoen jabetzan agertzen da errota hau eta, 1847-74ean, berriro jabe birekin: Fernando Anparan eta Nikolas Arrotegi. 1854ko «molino Amparan» aipuak, jabearen izenari erreferentzia egiten dio, ez da ulertu behar, bada, Enparane baserriarekin inolako lotura duenik.
1862ko agirian agertzen denez, bi errotarri izan zituen [1158].
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1745-46 | Pedro de Aspegorta, molino de | BFA. Fg. |
1775-1831 | Aspegorta, molino de | BUA 915. Hipotecas. 1775 54b |
1791 | Azpigorta y Abaroa, molino de | BEHA A-78/4-1 1-1b |
1809 | Trampa, cas. | BUA 1561. Cuentas 60b-61 |
1814 | Trampa, molino | BEHA A-78/4-1 |
1821 | Trampa, molino | BEHA A-78/4-1 |
1823 | Tranpa, casa de | BEHA A-77/3-26-VI |
1825 | Trampa, molino | BEHA A-78/4-1 |
1827 | Tranpachu, caserio de | BEHA A-64/12-6 77b |
1843 | Trampa, molino | BUA 920. Actas de concil. 114b |
1846 | Juan de Aspigortta, molino de | BEHA A-758/2-53-0 |
1847-74 | Trampena, molino | BUA 5 |
1850 | Trampena, molino | BEHA A-78/4-1 |
1854 | Amparan, molino | BUA 946. Ced. vec. |
1857 | Tranpa, molino | BUA Padron 1851(3) 84 |
1859 | Trampena, molino | BUA 5. Nuevo Nomenclator |
1860 | Trampa, molino | BUA 5. Rotul. de calles (1860) |
1862 | Trampa, molino | BUA 37/5. Rel. fuerza de agua |
1894 | Trampa, molino | BAHP.N.BL 7549 1197 |
1897 | Trampena, molino | BAHP.N.BL 8183 1295b |
1897-98 | Trampa, molino | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1898 | Trampa, caseria molino | BAHP.N.BL 8194 710 |
1901 | Trampena, molino | BAHP.N.BL 8570 208b |
1922 | Trampena, molino | BFA. E. KZ. C/2 |
1934 | Trampena, molino | BFA. E. KZ. C/76 |
1938 | Trampane, molino | BUA 1685. Fich. sanit. |
1944 | Trampene, molino | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |
1968 | Trampena, casa molino | GJE fk:5065 L57;1 |
__________
[1157] BEHA. A-78/4-1.
[1158] BUA. 37/5. Rel. fuerza de agua.
|