Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Gainak / Burdinkurtzeaga (landa)  

Burdinkurtzeaga   (landa)

Kokapena: Mañu; VI. mapa (B-3)

Ohar ling.: 'Burdina' + 'kurtze' + -aga. 'Burdina' osagaiak amaierako bokala galdu du elkarketan: burdin-. Mitxelenak dioenez, «En palabras de más de dos sílabas se pierde la vocal final, cualquiera que sea, siempre que la consonante precedente pueda quedar en posición final» (Mitxelena, FHV, 1990, 127).

'Burdina' osagaiari dagokionez, garai batean, sudurkaritasunaren asimilazioa dela eta, 'burnina' bilakatu zen, idatziz jaso den moduan: «La asimilación de nasalidad está apoyada por arno 'vino', burni(a) 'hierro'... (...) Ha habido paso a n de una oclusiva apical oral en a.-nav. b.-nav. lab. arno 'vino' <*ardano, guip. mer. burni(a) 'hierro' < *burdina» (Mitxelena, FHV, 1990, 163)

Ahoz, berriz, -d- kontsonantedun aldaerak jaso dira, sudurkaritasunaren asimilazio gabe.

Oinarrian dagoen bigarren osagaiari dagokionez, metatesiz sortutakoa da, kontsonante taldea bereizteko:

«Queda dicho que los grupos muta cum liquida no son hoy una rareza en ningún dialecto vasco, menos dl y tl que faltan por completo. (...) La metátesis se emplea también para evitar estos grupos: d'Urte ardillu 'ladrillo', vizc. Kurzellu 'candil', kurze 'cruz'» (Mitxelena, FHV, 1990, 348).

Bigarren osagai honetako ozen osteko txistukariari dagokionez, gaur egungo erabilera jarraituta, afrikaridun aldaera hobetsi da fitxa buruan jartzeko.

Idatziz jaso den aldaerari lotuta, -aga leku-atzizkiaren aurreko bokala disimilazioz, -ea- > -ia- bihurtu da.

Burdinkurtzeaga > Burdinkurtziaga

Burninkurtzeaga > Burnincurciaga

Ondoren, -aga leku-atzizkia murriztu egin da, bokal arteko belare ahostuna galtzean (-g- > Ø).

Burdinkurtziaga > Burdinkurtzia

Aldaera honetatik eratu dira ahoz jaso diren Burdikuntza, Burdikontza eta Burdikotza (edo sudurkaria mantendurik Burdingotza), jatorrizko leku-izenetik urruntzen direnak.

Oharrak: Arantzadiko landako mendebaldean, Zabalene baserriaren goialdean. Mañutik, Zubiaur auzoko Andiriminietako eta Altzadirako bidegurutzea da paraje hau. 1731ko agiriaren arabera, baso honetatik 930 gurdikada ikatz atera ziren burdinoletarako.

Ahozkoa:
«Burdikuntzako lándie»124
«Burdikontzako lándie»134
«Burdikotzeko lánda»144
«Burdikuntzá»132
«Burdikontzá»133, 134, 135
«Burdikotzá»131
«Burdingotzá»130
«Gurdinkotzá»127
«Gurdikontzá»126

Idatzizkoa:
1731Cruz de Burnincurciaga de Aranbalz, monte de laBFA. K.   3583/1   60, 60b

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du