auzoka / Sare hidrografikoa / Kukutzeko erreka
10.a. Kukutzeko erreka
Kokapena: San Pelaio; III. mapa (A-4); IV. mapa (A-1)
Ohar ling.: Ik. Gainak ataleko Arballo eta San Pelaioko Kukutze parajeak. Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.
Oharrak: Kukutze eta Arballo artetik jaisten den erreka. Bere iparraldeko isuritik izaten zen, antzina, San Juanerako galtzada zaharra; hantxe dago bide honetako hirugarren oinatza, Sanjuanoñetze izeneko parajean. Kukutzeko errekak, Ibillaurre baserriaren azpitik igaro ondoren, Urgitxira jotzen du. Ibillaurretik Urgitxira arteko tarteari, Aumerreka esaten zaio [1561].
Ahozkoa:
«Kukutzèko errékie» | 145 |
«Kukútzeko errékie» | 025 |
«Arballuko errékie» | 146 |
__________
[1561] Gaminde, I., Martiartu, I., Elgoibar, E., Olalde, A. (2001): Bakioko toponimoez behin-behineko txostena.