Antzerki tailerra
Bermeoko Udalak antzerki tailerra antolatu du ikasturte honetan, 2022ko urritik 2023ko ekainera bitarte. 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute. Tailerraren bidez lortu gura da sorkuntza-lanari bidea ematea eta ikasleek antzezteko beharrezko dituzten gaitasun funtsezkoenak eskuratzea, hala nola:
-Gorputz adierazpena
-Gorputza espazioan
-Ahots adierazpena
-Inprobisazioa
-Pertsonaiak
-Talde zein bakarkako sormena
-Ezena ezberdinak
Interesa dutenek matrikula irailaren 30era arte egin behar dute Berhaz bulegoan. Matrikularen prezioa, 115 €koa da eta banku bidez ordainduko da.
Eguaztenero izango da tailerra, urriaren 5ean hasita, ordu biko saioetan, 19:00etatik 21:00etara, Kultura Etxean.
Materiala
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus