lupa

Bermeon euskaraz

egitasmoak

Euskerazko Produktuen Katalogoa

Bermeoko haur eta gazteek egunotan jasoko dute 2020-2021 ikasturteko Euskarazko Produktuen Katalogoa. Izan ere, 12 urtera arteko ume eta gaztetxoek katalogoa paperean jasoko dute eta 12-16 urte bitarteko gazteek, berriz, QR sistemaren bitartez eskuratu ahal izango dute.

 

Zalantzarik gabe, urteko garai hau berezia izaten da etxeko gazteenei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi edo oparitzeko. Hau dela eta, garai hau aukeratu da Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kaleratzeko (aurtengoa 22.ena izango da). Euskal Herriko 105 bat udal eta mankomunitateetako Euskara Zerbitzuek egin dute katalogoa.

 

Itxura berrituarekin datozen www.katalogoa.eus webguneak eta paperezko edizioak euren edukiak bi atal nagusitan antolatuta dakartzate: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea.

 

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, guztira, katalogoaren paperezko edizioaren 70.000 ale banatuko dira eta horietako batzuk, esan bezala, Bermeora etorriko dira. Hala ere, paperezko edizioak ez ditu jasotzen webgunean jasota dauden 2020ko produktu guzti-guztiak, atalka antolatutako hautaketa bat baizik: musika, DVD-filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta jokoak eta gurasoentzako materiala. Aipatu beharra dago, webgunea bera maiz eguneratzen dela eta dagoeneko 11.000 produktu inguru biltzen dituela.

Azkenik, urtean zehar argitaratzen diren produktuen berri izan nahi duten interesatuek, Facebook-en bitartez jarraipena egiteko aukera izango dute.

Katalogoa haurrak

Katalogoa gazteak

KATALOGOA OSORIK

 

 

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube