2019-01-30
Asteburu honetan euskarazko "Dragoi bola: Super Broly" pelikula ikusteko aukera egongo da Nestor Basterretxea aretoan, zapatuan eta domekan 17:00etan.
Bermeoko Udalak Euskararen Erabilera normalizatzeko VI. plana onartu du, 2018-2022 aldirako
2019-01-24
Planaren helburua da euskararen erabilera udal mailan, zein udalerri mailan indartzea eta aurrerapausoak ematen jarraitzea
Bermeoko Udalak hizkuntza lidergoan, zeharkakotasunean, udalerriko euskararen erabileran eragitean eta euskararen kudeaketa, kudeaketa orokorrean txertatzean oinarrituta dagoen 2018-22 aldirako Euskararen Erabilera Plana onartu zuen 2018ko azken Osoko Bilkuran. Juan Karlos Agirrek, Euskara zinegotziak, eta Aitziber Gabikaetxebarriak, Euskara teknikariak, aho batez onartutako euskararen erabilera planaren nondik norakoak azaldu dituzte.
BERMEOKO BERBALAGUNEKIN JARRAITU OHITURAK ALDATZEN ETA IZENA EMAN URTARRILAREN 7TIK AURRERA
2019-01-08
Bermeoko Udaleko Euskara Sailak, AEK eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegiekin eta Bermeoko Hizkuntza Eskolarekin batera, bideratzen duen Berbalagun egitasmoa martxan da urritik hona, eta, gainera, “indartsu”; izan ere, 40 lagun baino gehiago daude izena emanda egitasmoan. ‘Praktikatu eta bizi’ da ikasturte honetako leloa, eta parte hartzen duten pertsonei, lagunartean, euskaraz berba egiteko eta praktikatzeko aukerak ematen zaizkie, eskolatik eta euskaltegietatik kanpo. Hori dela eta, urte berrirako leloa izango dute “Jarraitu ohiturak aldatzen”. Egitasmo honetan parte hartu nahi duten pertsonek urtarrilaren 7tik aurrera izena emateko aukera izango dute.
2018-11-30
Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3an eta hori ospatzeko abenduaren 2an, domekan, eta abenduaren 3an, astelehenean, egitarau zabala izango dugu Bermeon. Gainera, Euskararen Eguna, Euskaraldiaren 11. Eguna ere izango da eta, horrela, euskararen aldeko jai polita izango dugu Bermeon.
PRESTAKUNTZA TAILERRAK eskainiko dira azaroaren 10, 15 eta 21ean
2018-11-06
Euskaraldian parte hartuko duten Ahobizi eta Belarriprestentzako tailer praktikoak eta dinamikoak eskainiko dira azaroaren 10, 15 edota 21ean, 11 egun horietan rol bakoitzak zelan jokatu lantzeko eta gure burua prestatzeko.
Aukeratu zuretzat egunik egokiena, izena eman eta parte hartu!
2018-11-06
Euskaraldian parte hartzeko txapak banatzen hasiko gara, eta azaroaren 22ra arte egongo da izena eman eta txapa jasotzeko aukera.
BERMEOKO BERBALAGUN INDARTSU DATOR AURTEN ERE
2018-10-03
Euskeraz bizitzeko aukera ugari eskainiko ditu: Berbataldeak, ikastaroak eta tailerrak, kirola eta natura eta Gurasolagun
Udazkeneko, neguko eta udaberriko Berbalagun info! Buletinek Berbalagun lehiaketan parte hartzeko aukera ematen dute, saria Errigorako otzara izanik
BERMEOKO EUSKARALDIKO KIDEEK IZENA EMATEKO DEIA EGIN DUTE
2018-10-03
Nabarmendu dutenez, orain arte 500 bermeotarrek eman dute izena egitasmoan parte hartzeko.
Atzo arratsaldean herriko Kabidxen egin zuten agerraldia, eta bertan azaldu zutenez, herritarrez osatutako batzordea urte osoan aritu da lanean, eta ekimen ugari antolatu ditu Euskaraldiaren berri emateko.
Agerraldian bermeotar guztiei ekimenean parte hartzeko deia egin zieten, eta horretarako izena emateko epea azaroaren 23ra arte irekita dagoela gogoratu dute, lehenengo Euskaraldia martxan jarriko duten eguna, hain zuzen ere. Hortik aurrera, ’11 egun euskaraz’ lelopean, Ahobiziak eta Belarriprestak Euskal Herri osotik ibiliko dira.
ARRATE EGAŅA IDAZLEAK DINAMIZATUKO DU IRAKURLEEN TXOKOA URRIAREN 18TIK AURRERA
2018-09-27
Bermeoko Udal Liburutegiak eta Euskera Sailak antolatzen duten irakurleen txokoa urriaren 18an hasiko da berriro, eta Arrate Egaña idazlea izango da aurten ere irakurle txokoaren dinamizatzailea. Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Euskara zinegotziak; Maite Alvarezek, Bermeoko Udaleko Euskara teknikariak; eta Arrate Egañak berak, aurkeztu dute gaur irakurle txokoaren ikasturte berria Bermeoko udal liburutegian egindako prentsaurrekoan.
2018-09-26
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia, 11 egun euskaraz egitasmoan parte hartzeko asmoz, ehunka bermeotarrek eman dute izena.
Izena emateko modu bi daude:
1. Online: Euskaraldiko web guneko atarian dagoen formularioa bete.
2. Herrian: Bermeon, Euskaraldiak, Kabidxen du bere gunea eta bertara hurbiltzen denak eskura izango ditu izena emateko orriak, baita ere liburutegian, kiroldegian eta kultur etxean.
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus