BERBALAGUN UDABARRIKO LEHIAKETA !MARTXAN!
2022-05-09
2022-05-04
UDABERRI KULTURALA ANTOLATU DU BUSELEKTRIKUE ANTZERKI TALDEAK
2022-04-20
Euskara Sailak antolatzen duen Antzerki tailerreko kideek Buselektrikue antzerki taldea sortu zuten eta euren estreinaldi mundiala antolatzeaz gain, maiatzaren 6tik ekainaren 3ra bitarte, hilabete osoko egitaraua osotu dute, adin guztietako herritarrek kulturaz eta antzerkiaz gozatzeko.
2022-04-11
2022-03-24
Korrika Bermeon apirilaren 7an, 13:23an sartuko da Bermeoko lurretan Bakiotik, herriaren erdialdera 14:00ak aldera heltzeko eta Mundakarantz jarraituko du bere bidea.
Bermeoko Udalak abizenak euskal grafiaz idazteko 2022ko kanpaina abian jarriko du apiriletik aurrera
2022-03-16
• Kanpaina hau euskal abizena gaztelaniazko grafiaz idatzita duen herritarrari zuzenduta dago.
Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuetan izena emateko epea
2022-02-01
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango dira aurten, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, martxoaren 31 arte. Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk antolatutako ekimena. 50 laguneko bi zutabe abiatuko dira. Bat Tolosatik, eta bestea Etxarri Aranaztik, eta laugarren egunean Leitzan elkartuko dira bi zutabeak. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua. Iaz gazte askok eman zuten izena, eta asko kanpoan geratu zirenez, aurten parte-hartzaileen kopurua bikoiztea erabaki du UEMAk.
Digitalizazioaren Hariak egitasmoa: Bermeoko ikastetxeetan jositakoa
2021-12-23
Ukatu da 2021. urteko Digitalizazioaren Hariak egitasmoa. Hala, pasa den abenduaren 10ean, itxiera-topaketa bat egin genuen, online, osasun-larrialdi egoera. Halere, topaketa ez zen guztiz hotza suertatu, berotasun apur bat behintzat jaso baikenuen. Eleizalde Ikastolako, SC Bermeoko, Arozena Barrueta Institutuko ikasle eta irakasleen kontaketek ekarri zuten epeltasun hori. Zeinen ondo azaldu zuten haien lan-prozesua! Hainbat lorpen eta oztopo bizi izan dituzte haien proiektuak gauzatzeko bidean!
Euskera Eguna ospatzeko ekitaldia abenduaren 4an
2021-11-29
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus