lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bermeoko Udalak hizkuntza lankidetzarako emandako diru laguntzari esker ona

2021-02-12

Sasoi zailean ere, Bermeoko udalak hizkuntza-lankidetzaren aldeko hautua berretsi du eta Guatemala aldetik esker ona helarazi zaigu.

 

Bost urteko ibilbide oparoa bete du dagoeneko Bermeok hizkuntza-lankidetzaren alorrean, izan ere, udala 2016tik ari da, hizkuntza-lankidetzaren bidetik, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze proiektuak babesten.

Gehiago irakurri

2019ko bermeotarren liburua familien esku

2020-12-30

2019an jaiotako 106 bermeotar txikiei euren bertsoak batzen dituen liburua banatzen hasi da eta datozen egunotan jasoko dute

 

Aurten, gainera, bideo labur bat ere prestatu da, hainbat testigantza jasotzen dituena: gurasoena, bertsolariena eta 17 eta 18 urte bete dituzten gazte birena

Gehiago irakurri

2019ko umeen bideoa

2020-12-30

Urteroko jaia aurten ezin izan denez egin, bideo honetan bildu ditugu hainbat gurasoren, gazte biren eta bertsolarien bizipenak.

Bideoa hemen dago ikusgai: EUSKARA FAMILIETAN | 2019ko bermerotarrak - YouTube

Gehiago irakurri

Bermeoko ume eta gazteek egunotan jasoko dute Euskarazko Produktuen Katalogoa

2020-11-25

  • 12 urtera arteko ume eta gaztetxoek katalogoa paperean jasoko dute eta 12-16 urte bitarteko gazteek, berriz, QR sistemaren bitartez eskuratu ahal izango dute

Gehiago irakurri

Bermeoko Udalak dirulaguntzak emango ditu euskara ikasteko eta gidabaimena hizkuntza honetan prestatu eta azterketa egiteko

2020-11-24

 

 

  • Laguntza hauek abenduaren 28ra arte eskatu ahal izango dira Berhaz bulegoan edo Bermeoko Udaleko Egoitza Elektronikoan

 

 

Gehiago irakurri

Bermeoko Udala, Euskaraldiarekin bat!!!

2020-11-20

Udala osatzen dugun langile eta arduradun politikoek egunotan ilusio eta parte hartze handiz bideoa egin dugu. Balio dezagula udala osatzen dugun guztiok euskararen normalizazioan orain arte egindako lan oparoari eutsi ez eze, urratsak ematen jarraitzeko, Euskararen soinuak Bermeoren doinua izaten jarrai dezan.

Gehiago irakurri

BADATOR EUSKARALDIA!!!

2020-11-17

Euskaraldia barikuan hasiko da eta Bermeon asteburua euskaraz bizitzeko egitarau paregabea dago.

Barikuan "ENE BA!!: ANTZERKIA eta zapatuan BERTSO SAIOA, 19.00etan biak.


Eta GOGORATU oraindik izena eman ez baduzu garaiz zabiltza! Egin klik lotura honetan

https://izenematea.euskaraldia.eus/       eta jaso zure txapa Kadbixen              


Aurten be ITSOSOPETEKUE izengo da!

Gehiago irakurri

Hasi da Bermeoko Berbalagun egitasmoa!

2020-10-08

Ekimen honen bidez, euskaraz hitz egiteko eta praktikatzeko aukerak ematen zaizkie parte-hartzaileei, eskolatik eta euskaltegietatik kanpo

Lagunartean euskaraz eginez, hizkuntza bizia eta adierazkorra landu eta erraztasuna hartzen dute egunerokotasunean euskara erabiltzeko

 

Bermeon, 2020ko urriaren 8an.- Beste urte batez, Bermeoko Udaleko Euskara Sailak abian jarri du ‘Berbalagun’ egitasmoa. Ekimen honen bidez, lagunartean, euskaraz hitz egiteko eta praktikatzeko aukerak ematen zaizkie parte-hartzaileei, eskolatik eta euskaltegietatik kanpo. Aukera paregabea da euskara praktikatu nahi duen edozeinentzat, maila altua edo apalagoa badu ere. Izena emateko epea zabalik dago jada eta urte osoan zehar horrela egongo da. Berbatalde berriak hilabete honetan bertan hasiko dira elkartzen eta iazko lau talde jadanik martxan hasita daude.

 

Kontutan izan behar da aurtengoa urte berezia izango dela eta momentuko egoerak aginduko duela. Berbataldeek aurrez aurre elkartzerik ez badute, on line ariko dira eta ekintza osagarriak, berriz, unean-unean erabakiko da ahalbidetu edo bertan behera utzi behar diren. Hori bai, egiten diren ekintza guztiek zorrotz beteko dituzte indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriak.

 

Gehiago irakurri

Irakurleen Txokoa eta Antzerki Tailerra bueltan datoz osasun eta segurtasun neurri guztiak betez

2020-09-24

Irakurleen Txokoa eta Antzerki Tailerra bueltan datoz osasun eta segurtasun neurri guztiak betez

 

Bermeoko Udal Liburutegiak eta Udalaren Euskera Sailak antolatutako Irakurleen Txokoan literaturan interesa duten pertsonak elkartu eta euskaraz idatzitako liburu baten gainean hitz egiten dute

Antzerki Tailerrak berriro irekiko ditu ateak irailetik ekainera bitartean eta bertan parte hartu nahi duten pertsonek Berhaz bulegoan eman beharko dute izena

 

Bermeon, 2020ko irailaren 24an.- Irakurleen Txokoak eta Antzerki Tailerrak laster emango diote ikasturteari hasiera, hori bai, indarrean dauden segurtasun eta osasun neurri guztiak zorrotz betez. Bermeoko Udal Liburutegiak eta Udalaren Euskera Sailak antolatzen duten Irakurleen Txokoa urriaren 22an hasiko da eta Antzerki Tailerra, aldiz, 2020ko irailaren 30etik 2021ko ekainera bitartean egingo da. Lehenbizikoan izena emateko azken eguna urriaren 21a izango da eta bigarrenean parte hartu nahi duenak irailaren 29era arte izango du aukera.

 

Irakurleen txokoan, hilean behin, literaturan interesa duten pertsonak biltzen dira eta euskaraz idatzitako liburu bati buruz hitz egiten dute. Horretarako, Arrate Egaña idazlearen laguntza izaten du taldeak eta partaide bakoitzak liburu horri buruzko iritzia azaltzen du. Taldea hilabete bakoitzeko hirugarren ostegunean elkartzen da Udal Liburutegian (18:30etik 20:00etara). 2011n hasitako ekimen honetan parte hartzea doakoa da eta Udal Liburutegian eman beharko da izena. Interesatuek bertara hurbildu, izena eman eta hurrengo hilabeterako liburua jaso besterik ez dute egin behar. Gainera, hileroko dinamikaz gain, urtean zehar idazle batekin solasaldia ere egingo da idazleen lana lehen eskutik ezagutzeko.

 

Guztira, aurten, 8 liburu irakurriko dira eta euskal ekoizpenez gain, literatura unibertsala ere jorratuko da. Hori bai, denak izango dira euskaraz idatzitakoak edota euskarara ekarritakoak. Ekimen honen helburuak dira irakurzaletasuna sustatzea, euskaraz idazten duten idazleak eta euskarara itzulita dauden nazioarteko autoreen lana ezagutzera ematea, talde egonkorra lortzea, guztiok gustura egotea, eta partaideen eta dinamizatzaileen arteko konfiantza giroa sortzea.

 

Gainera, larunbat  honetan, maiatzean Asel Luzarraga idazlearekin egin ez zen solasaldia egingo da. ‘Gezurra odoletan’ bere liburuaren gainean ariko dira bertaratzen diren irakurleak. Elkarrekin bazkalduko dute eta bazkalostean liburuaz idazlearekin zuzenean berba egiteko aukera izango dute.

 

Antzerki Tailerra:

Antzerki Tailerrak, berriz, segida emango dio iazko lanari eta Jon Ander Urresti aktoreak gidatuko duen tailerra 19:00etatik 21:00etara egingo da Bermeoko Kultura Etxean. 2020ko irailaren 30ean hasi eta 2020ko ekainean bukatuko da kurtsoa. Ekimen honetan izena emateko epea irailaren 29an bukatuko da.

 

Tailerrean, besteak beste, honakoak landuko dira: gorputz eta ahots adierazpena, pertsonaiak, erritmoa, inprobisazioa eta testuak. Hori guztia ariketen bidez egingo da eta landutako kontzeptuak eszenan praktikan jarri nahi dira.

 

Antzerki Tailerraren helburua da kultura alorreko euskarazko sorkuntza lanari bidea ematea. Tailerrean, antzerkigintzan interesa duten eta komunikazio gaitasunak landu nahi dituzten 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Ekimen honetan 115 euroko matrikula ordaindu beharko da eta izena emateko Berhaz bulegotik pasa beharko da.

https://oizmendi.eus/herriak/27-herriak/bermeo/2294-bueltan-dira-laster-bermeoko-irakurleen-txokoa-eta-antzerki-tailerra

 

 

Oizmendi TBko bideoa

Gehiago irakurri

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube